Zerdago
Itzuli agendara
Boga Boga Festibala 2026 (Donostia / irailak 10-13)
MusikaKulturklik

Boga Boga Festibala 2026 (Donostia / irailak 10-13)

2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala → 2026 ira. 13(a)

Palacio Miramar

Donostia, Gipuzkoa

35 € el día / 60 € bono (Palacio Miramar)

Donostiako Boga Boga jaialdiak edizio berria egingo du irailaren 10etik 13ra bitartean. MIRAMAR JAUREGIA Miramar Jauregiko lorategietako kontzertuak honela daude banatuta 18:00etatik aurrera: Irailak 11, ostirala: MURSEGO UPELTEGIA ALICE PHOEBE LOU RACHID B CERVATANA LLÚCIA PLA Irailak 12, larunbata: RUBIO MERINA GRISA SÉBASTIEN TELLIER ANA ROXANNE MYD ALAI Bonuak 60 eurotan eros daitezke eta eguneko sarrerek 35 eurotan. EASO PLAZA BOGA BOGA FESTIBALAren agertoki nagusia Easo Plaza izango da berriz ere, jaialdiko eszenatokirik kalekoiena, irekiena eta irisgarriena. Irailaren 12ko eta 13ko asteburuan, jaialdiaren guneetako bat bihurtuko da berriro espazio hori, BOGA BOGAk zuzeneko musikaren, hasiberrien, hurbileko proiektuen eta poparen, elektronikaren eta musika independenteen mugak gainditzen dituzten proposamenen alde egiten duen apustua indartuko duen doako egitarauarekin. Beraien ibilbidearen une ezberdinetan dauden artistak eta taldeak etorriko zaizkigu Easo Plazara: musika-ibilbide luzea duten proiektu sendoak; azkeneko hilabeteetan musikaren mundura indartsu iritsi diren talde berriak, eta soinu-esperimentazioa eta zuzeneko emanaldien energia konektatzen dituzten proposamenak. Irailak 12, larunbata: RÜDIGER KULATA LOREA ARGARATE LABAR REMEI DE CA LA FRESCA MALA GESTIÓN Irailak 13, igandea: ZEATIKEZ BARRRK JUAN TATORRI JULIA SABATÉ GAILU MARTE LASARTE Musika-egitarauarekin batera, Mercadabadillo azoka ere egingo da, Dabadaba ekosistemako ekimenik berezienetakoa, Easo plaza berriz ere sormenez, diseinuz eta kultura independentez beteko duena. Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 19:00etara, 50 bat postu jarriko dituzte, ilustrazioarekin, artisautzarekin, modarekin, artearekin eta autoedizioarekin lotutako proiektu-sorta eskainiko dutenak, musikarekin batera tokiko artista hasiberrien sorkuntza-lanak ikusaraziz.