
"Renata"
Renata hil eta berpiztu egin da. Etengabe hil eta berpizten da, aste honetan 115 aldiz egin du. Ezezaguna komunitate zientifikoarentzat; Jainkoa beste askorentzat. 116 zenbakira iritsi berri da, loreontzi bat buruan erori baitzaio. Lasai, minutu bat barru bizitzara itzuliko da. Konpainia gazte honen obra berri bat, non umorea eta absurdua beste leku batzuetara iristeko bidea diren. Fitxa artistikoa: Zuzendaritza eta testua: Iraia Elias, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala, Amancay Gaztañaga Zuzendaritza bidelaguna: Espe Lopez Jantziak: Barbara Rasso Argiztapena: Imanol Garcia Eszenografia: Kamikaz Kolektiboa eta Xanti Agirrezabala Musika: Eñaut Gaztañaga Diseinu grafikoa: Holy Fire Studio Eszena argazkiak: Iker Gozategi Kolaborazioak: Odei Barroso, Xabier Euzkitze Ekoizpena eta banaketa: Kamikaz Kolektiboa Obraren dosierra: HEMEN.
Ikusi jatorrizko iturrian →