
"El carnaval animal"
Eguna argitzen ari du basoan. Oso egun berezia da animalientzat. Inauteri eguna da. Kukua armiarmaz mozorrotzen da, zisnea untxi oso dotorez, dortokari oskoletik hegoak ateratzen zaizkio, astoa adarbakar bihurtzen da, eta dinosauroa tukanez janzten da, zer moko handia! Ospatzeko eta dantzatzeko elkartu dira, Lehoia festan sartu arte. Denak beldur dira, baina ez dakite Lehoiaren desiorik handiena lagunekin jolastea dela. Ikusiko dugunez, orro ikaragarri horiek egin arren, Lehoiak bihotz handia du bularrean. Fitxa artistikoa: Testuaren egileak: Patricia Toral, Chantal Franco eta Blanca del Barrio Musikaren egilea: Camille Saint-Saëns Zuzendaritza: Blanca del Barrio Ikuskizunaren iraupena: 47 minutu Antzezleak: Chantal Franco eta Patricia Toral
Ikusi jatorrizko iturrian →