Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"LOREAK, TRENAK ETA MUNSTROAK"
ErakusketaKulturklik

"LOREAK, TRENAK ETA MUNSTROAK"

📅 2026(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena → 2026 ira. 30(a)

🎭 AZ Azkuna Zentroa

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

2025-2026ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldiko artistak diren Carmen B. Mikelarenak, Louka Butzbachek eta Mireille St-Pierrek "Loreak, trenak eta munstroak" aurkeztuko dituzte. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Maison de la Littérature de Quebec eta Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’image de Angoûleme zentroen arteko egonaldi gurutzatu honen esparruan garatzen ari diren proiektuen baterako erakusketa da, BilbaoArteren laguntzarekin. Egonaldia urtarrilean hasi zen Anguleman, apirilean amaituko da Quebec-en, eta Azkuna Zentroko erakusketa esperientzia honen erdialdean izango da. Hiru hilabete horietan, Carmen B. Mikelarena, Mireille St-Pierre eta Louka Butzbach eleberri grafikoarekin lotutako hiru proiektu lantzen ari dira, modu partikularrean eta aldi berean partekatuan. Loreak, trenak eta munstroak erakusketan, prozesu hori erakusten dute beren ohar, zirriborro eta marrazkien bidez. Louka Butzbach-en (Fontenay-sous-Bois, Frantzia, 1995) komikiak ipuinaren, alegiaren, antzerkiaren eta ametsaren arteko erdibidean daude, pertsonaia gazte, androgino eta malenkoniatsuak dituzte protagonista, eta behar diren espazioa eta denbora eskaintzen dizkiete askatasuna grinaz bilatzeko. Gaur egun, Butzbach Julienne eta Peparen istorioa lantzen ari da, fantasiazko Espainiako Gerra Zibil batean frankisten erreklutamendutik ihes egiten duten bi lagunen istorioa. "Treneko abentura bat da, eta konpromiso politikoa eta lagun zaharrei eusteko zailtasuna aztertzen ditu", aurreratu du Marseillan bizi den egileak. Mireille St-Pierre (Rimouski, Kanada, 1985) ilustratzailea nazioartean ezaguna da, giza emozioak sentsibilitatez erretratatzeagatik. Egonaldi gurutzatu honen esparruan, Le désir comme un cimetière (Desioa hilerri baten gisa) eleberri grafikoa lantzen ari da. "Zati autobiografiko batzuen bidez, maitasun-harremanek uzten dituzten aztarnak aztertzen ditu", laburbildu du artistak. Mediateka Galeriako erakusketan, Angulema eta Bilbo artean izan duen —eta Quebecen jarraituko duen— sorkuntza-prozesua erakusten du, ohar, marrazki eta pasarte narratiboen bidez. Carmen B. Mikelarenak (Madril, 1998) proiektuak egiten ditu freelance ilustratzaile gisa, eta, aldi berean, praktika artistikoa lantzen du komikian, ehungintzan, zeramikan eta pinturan. Bere lanean, cutea, folklorea eta teknologia berrien erabilera ditu aztergai. La habitación de las monstruas (Munstroen gela) proiektuan, mendebaldeko izaki mitologikoen gorputzen irudikapen historikoa aztertzen du, ikuspegi femenino batetik. "Esfingeetatik sirenetaraino, denboran barrena emakumeen irudiarekin lotu diren ezaugarri “izugarriak” aztertzen ditu proposamen grafikoak, baita nola eboluzionatu duten sexualizazio progresibo baterantz", adierazi du egileak.

Ikusi jatorrizko iturrian