Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"Cantando bajo las balas"
AntzerkiaesKulturklik

"Cantando bajo las balas"

📅 2026(e)ko urriaren 9(a), ostirala

🎭 Teatro Gayarre

📍 Iruñea, Nafarroa

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 15€

Ane Gabarain Millán-Astrayz jantziko da Luna Hiena konpainiak estreinatzen duen Antonio Álamoren lan honetan. Millán-Astrayk, Legioaren sortzaileak, bere historia —alegia, Espainiaren loriarena— kontatzen digu. 1936ko urriaren 12an, Arrazaren Egunean, Unamuno madarikatua izorratzera etorri zen. «Garaituko duzue baina ez duzue konbentzituko» esan ez du ba agure zaharrak... Ezinezkoa irriz ez lehertzea halako kirtenkeria entzunda. Cantando bajo las balas kabaret nekrofilo bat da, komedia ilunaren erako esperpento bat, bakarrizketa bat. Bertan, Millán-Astray, indarkeria eta adimenaren heriotza txalotzen duten requiem izugarriak goresteko eldarnio betean, ikusleei orainaldian mintzatzen zaie gaur egungo ikusleentzat ikaragarri ezaguna den diskurtsoa erabiliz. Lana Madrilgo Callejón del Gato izenekoaren ispilu deformatua da. Ispilu horretan gaur egungo gizarteak ezagutu ahal du zer norabidetan garamatzan zentzugabekeriaren, gorroto-diskurtsoen eta aberri-salbatzaileen megalomaniaren goren mailak. Fitxa artistikoa: Zuzendaritza: Asier Andueza Aktoreak: Ane Gabarain, Marc Servera Zuzendari laguntzailea: Paul Alcaide Musika, soinu-espazioa: Marc Servera Argiztapenaren diseinua: David Bernués Eszenografia: José Luis Raymond Jantziak: Edurne Ibañez Mugimenduaren zuzendaritza: Arturo Vargas Ekoizpena, banaketa: Biktor Andueza Ekoizpena: Luna Hiena Interacciones Culturales S.L.

Ikusi jatorrizko iturrian