Zerdago
← Itzuli agendara
BAD Bilbao 2026 Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia: egitaraua
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

BAD Bilbao 2026 Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia: egitaraua

2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna → 2026 urr. 25(a)

Bilbo, Bizkaia

Bilboko Udalak antolatutako BAD BILBAO – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berria urriaren 15etik 25era bitartean izango da. Jaialdiaren XXVIII. edizioko programazioak proposamen eszeniko ugari eskainiko ditu Harrobia, Campos Antzokiko Kupula Aretoa, La Fundición eta Bilborock bezalako ohiko espazioetan, eta horiei Dantzerti batu zaie, EDADEI 6 Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa uztartzen dituen Bitartekaritza Eszenikoaren Topaketak bertan egingo baitira, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, bultzatuta. Aurten, 17 konpainiak hartuko dute parte BAD Bilbaon, eta horietako sei Euskal Herrikoak, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak izango dira. Guztira, programazioaren barruan, sei estreinaldi absolutu, estatu mailako estreinaldi bat eta Euskadiko lau estreinaldi izango dira. Bi emanaldi euskaraz egingo dira, biak Harrobian, urriaren 22an (osteguna) eta 23an (ostirala), hurrenez hurren. Horrez gain, Jaialdiaren esparruan, “Bilbaoeszenan dauden artistak 2026” deialdian hautatutako artista batzuen proiektuak aurkeztuko dira, prozesuan daudenak. Hain zuzen ere, Sleepwalk Collectiveren “Actos reflejos” eta Angela Millanoren “Orro” dira, eta haien ikerketa-proiektuak urriaren 17an, larunbata, 19:00etan aurkeztuko dituzte La Fundición aretoan. BAD BILBAO proposamen eszeniko berritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia izatera iritsi da Euskadin, eta lengoaia berrien aldeko apustua egin du, ikusleak harritu eta eszena garaikidera hurbiltzeko helburuarekin. SARRERAK Ikuskizun bakoitzerako sarrerak gaur, irailak 16, hasi eta urriaren 15era bitarte erosi ahal izango dira 8 euroren truke, eta egun horretatik aurrera 10 euroko prezioa izango dute. Aldez aurretik eskuratu ahal izango dira Jaialdiaren web gunearen bidez edo La Fundición aretoaren eta Campos Elíseos Antzokiaren web orrialdeetan eta leihatiletan. Gainera, ikuskizunaren egun berean, sarrerak salgai izango dira 10 euroren truke txarteldegian, hasi baino ordu erdi lehenagotik. Sarrerak eskuratzeko informazio guztia jada eskura daiteke www.badbilbao.eus web gunean. DOAKO JARDUERAK Jaialdiaren esparruan, doako hiru jarduera antolatuko dira. Alde batetik, EDADEI 6 Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa uztartzen dituen Bitartekaritza Eszenikoaren Topaketak egingo dira, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, bultzatuta, BAD Bilbaorekin elkarlanean. Urriaren 16an, ostirala, izango dira 16:30etik 20:30era bitartean, Dantzertin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolan. EDADEI, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketaren Topaketak 2019. urtean hasi ziren ADDEren Hezkuntza Batzordean. Horien helburua da arte eszenikoetan hezkuntza eta ikerketa sustatzea, besteak beste, eszenako, hezkuntzako eta kultura-, hezkuntza- eta enplegu-politiketako esperientziak, kezkak eta erronkak partekatzen eta horiei buruz hitz egiten duten hainbat eragile elkartuz. 2026ko udazkenean, EDADEI 6 Bitartekaritza Eszenikoa egingo da, ADDEk bultzaturiko topaketa horien seigarren edizioa, eta hori egin ahal izango da BAD Jaialdia, LABO XL Jaialdia, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, EAB, Dantzagunea, Dantzaz eta Dantzertirekin lankidetzan egindako sare-lanari esker. Hainbat profesional eta erakundek bitartekaritza eszenikoaren inguruko tokiko, estatuko eta mugaz gaindiko esperientzien inguruan hitz egingo dute, hiru jaialditan, hiru hiritan eta hiru mahaitan egingo diren hiru topaketatan. Izena irailaren 23tik urriaren 14ra bitarte eman behar da; horretarako, bidali mezu elektronikoa info@addedantza.org helbidera. Halaber, doakoa izango da Paloma Calle eta Massimiliano Casuren “Fiestas Invisibles” zuzeneko dokumentala, dantzaldi moduan, urriaren 25ean, igandea, 12:30ean, Bilborocken. Azkenik, urriaren 17an, larunbata, 12:00etan, “Parkuir” ikus ahal izango da La Fundición aretoan; hau da, Parkourra berrirakurketa subertsiboarekin nahasten duen praktika artistikoa, sexu-, genero- eta gorputz-disidentzietatik abiatuta. Aurkezpenean, kirola eta haren logika normatiboak zalantzan jartzeko hainbat ekintza proposatuko zaizkie herritarrei, queer ikuspegia sartuz. JAIALDI JASANGARRIA BAD BILBAO Jaialdiak Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak ematen duen Erronka Garbia ziurtagiria izango du aurten ere. Zigilu horrek horren diseinuan eta antolaketan neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu, ingurumenean ahalik eta eragin negatibo gutxien izateko. Era horretan, BAD BILBAOk bat egingo du beste Udal Jaialdi batzuekin; tartean, FANT eta BILBOKO KALEALDIArekin. Horiek ere ziurtagiri hori lortu dute, Udalak iraunkortasunarekiko eta ingurunearekiko duen konpromisoa bermatzen duena, eta, horrela, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan aurreikusitako kulturaren deskarbonizazioan laguntzeko helburua beteko dute.