Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Arabako Plazetan 2026
MusikaKulturklik

Arabako Plazetan 2026

📅 2026(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala → 2026 urr. 26(a)

📍 Barrundia

🗺️ Ireki Google Maps-en

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2026ko zirkuituaren bostgarren edizioa martxan dago. 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan. Edizio honetan 28 konpainiak hartuko dute parte, horietako 13 arabarrak, eta maiatzaren amaieratik urrira bitartean jardungo dute lurraldeko zenbait herritan. Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea. Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Iazko edizioan gertatu zen bezala, bost emanaldi Eko – Pirineos de Circo proiektuaren barruan programatuko dira. Arabako Foru Aldundia proiektu horretako bazkidea da. Zehazkiago, mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarra da, zeinaren helburua mugaz gaindiko zirkuko eragileen gaitasunak eta eskumenak garatzea baita, trantsizio ekologikoa egiteko prestakuntza, sorkuntza eta esperimentazioa uztartuz. Emanaldi horiei esker, jendeak proposamen berritzaileez gozatu ahal izango du zirkuaren eremuan. Zirkuitua maiatzaren 29an hasiko da, Ozaetan, eta ekainean eta uztailean jarraituko du Lapuebla de Labarcan, Oyón-Oionen, Trespuentesen, Izarran, Gesaltza Añanan, Elciegon, Eskuernagan, Laguardian eta beste herri batzuetan. Urrian amaituko da, Legution programatutako ikuskizunekin. Arabako Plazetan 2026: egitaraua

Ikusi jatorrizko iturrian