Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"Malquerida"
AntzerkiaesKulturklik

"Malquerida"

📅 2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

🎭 Social Antzokia

📍 Basauri

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 22 / 25 €

Jacinto Benaventerena. Egokitzapena: Natalia Menéndez – Juan Carlos Rubio Oihu lehor eta bortitz bat, ezinbestean arrazionaltasunik gutxieneko gure esentziara lotzen gaituena. Los Berrocales izeneko udako etxaldean, Raimunda eta alaba Acacia, neskatoaren ezkontza-eskea ari dira ospatzen. Raimunda alargun geratu zenean, Estebanekin ezkondu zen, eta Acaciak publikoki gaitzesten du. Raimundak ez daki, egiaz, Acaciaren eta Estebanen artean maitasun oso sakon bat erne dela, biek areriotasunaren itxurapean estaltzen dutena. Esteban, El Rubiok lagunduta, Acaciaren inguruko gizon guztiak ondotik kentzen hasten denean gertatzen da egoerarik makurrena; orduantxe hasiko dira herrian Malquerida (Higuindua) ezizenez deitzen. Ama bat eta alaba bat. Baina, aldi berean, haien bizitzak menderatzen dituen obsesio berarekin lehian diren bi emakume. Baretu ditzakegu gure sentimenduak, desagerrarazi arte menderatu? Edo beti egongo da zirrikituren bat, pasioak irteteko ezinbestean aurkituko duena? Malquerida oihu lehor eta bortitz bat da, ezinbestean arrazionaltasunik gutxieneko gure esentziara lotzen gaituena. Istorio honetan, maitasunak, botereak, anbizioak, desirak eta indarkeriak bat egiten dute, txanpon beraren aurpegiak balira bezala —txanpon horrek, airera botata, harrituta utz gaitzake bere erabaki gupidagabearekin—. Fitxa artistikoa: Egilea: Jacinto Benavente Moldaketa: Natalia Menéndez, Juan Carlos Rubio Zuzendaritza: Natalia Menéndez Antzezleak: Aitana Sánchez-Gijón, Juan Carlos Vellido, Lucía Juárez, Goizalde Núñez, José Luis Alcobendas, Daniel Pérez Prada, Álex Mola Eszenografiaren diseinua: Alfonso Barajas Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo Jantzien diseinua: Rafa Garrigós Musika eta soinu-espazioa: Mariano Marín

Ikusi jatorrizko iturrian