Zerdago
Itzuli agendara
Ruper Ordorika & Mugalariak
MusikaesKulturklik

Ruper Ordorika & Mugalariak

2026(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

Auditorio Baluarte

Iruñea, Nafarroa

20€

Hamaika kantu berri dakartza Ruper Ordorikak bere Lurra ikutu barik izeneko album berrian. Hamaika abesti eder eta iradokitzaile, egileak ohi duen bezala, eta, aldi berean, inoiz baino urrutiago eramango gaituztenak. 2024an Bakarka bi diskoa aurkeztu ondoren, lan berri bati ekin zion Ruperrek, eta jardun horren fruitua da, urtebete geroago, Lurra ikutu barik. Oñatiarra sortzez, eta, musikari dagokionez, hiritar planetarioa den Ruperrek honako musikari hauek izan ditu lagun diskoa grabatzeko tenorean: Leo Abrahams gitarra eta teklatuetan (Eno, Blur, Anohni…); Kenny Wollesen bateria eta bibrafonoan (John Zorn, Bill Frisell…) eta Jon Thorne kontrabaxuan (Lamb…). Lurra ikutu barik disko berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du Baluarten. Taldea lagun duela arituko da Ruper Ordorika disko berriko kantuak aurkezten eta bere ibilbideko kantutegiari errepaso eginez. IRAUPENA: 100 MIN.