Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Erakusketa erdi iraunkorra: "Nor gara gu?"
ErakusketaKulturklik

Erakusketa erdi iraunkorra: "Nor gara gu?"

📅 2026(e)ko otsailaren 7(a), larunbata → 2026 abe. 31(a)

🎭 Museo del Nacionalismo Vasco

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

Erakusketa: Nor Gara Gu? Hauxe da gure historia Altzairu, hormigoi,harri eta egurrez eginiko etxea, gure sendotasunaren eta indarraren sinboloa. Eraisten erraza ez den eraikuntza. Bere arimak gordetzen ditu jatorrizko eraikinean eta egungoan bizi izandakoak. Sabin Etxeak gure herriaren ibilbidea baldintzatu duten istorioetako asko gorde ditu eta gordetzen ditu, eta gure bisitariekin partekatu nahi ditugu. Erakusketa erdi iraunkor honetan, non aldiro-aldiro objektuak eta gaiak aldatuko ditugun, gure kultura, gure hizkuntza, munduaren ikuskera berezi bat eta emakumeak gaur egungo gizartearen sorreran izan zuen zereginaren garrantzia markatu duten istorioen zatiak erakutsiko ditugu. Gu garen hori,hain zuzen, eta etxe honetako hormek kontatuko digute. Nor Gara Gu? Hauxe da erakusketa honetarako aukeratu dugun izena. Galdera honen erantzuna aurki daiteke erakusketa osatzen duten pieza bakoitzean. Kultura, nortasuna, memoria…. Gure material propioak erakutsiko ditugu,bai eta Euskadiko beste museo eta erakundeen kolaborazioak ere. Gure sustraietatik egiten dugun ibilbide hunkigarria. Gu garen horretan murgiltzen gara. Etorriko al zara? Bisita Gidatuak Sarreraren prezioa: 5 €. Fundazioaren bazkideentzako eta museoaren lagunentzako prezioa 3 €. Tarifa murriztua 12 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat: 3 €. Ordutegia Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara. Sarrera audiogidarekin 5 €. Tarifa murriztua 3 €. Asteazkena 10:00etatik 19:00etara. Doako sarrera. Asteburu eta jaiegunetan, aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da. Urteko edozein egunetan tailerrak antola daitezke INFO: 944 056 450 difusioa@sabinoarana.eus https://www.euskalabertzaletasunarenmuseoa.eus/ https://www.facebook.com/euskalabertzaletasunarenmuseoa https://www.instagram.com/museonacionalismovasco/ https://twitter.com/mnveam www.youtube.com/@euskalabertzaletasunarenmuseoa https://www.tiktok.com/@museonacionalismovasco

Ikusi jatorrizko iturrian