Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"THE GIVENCHIAGA FAMILY"
ErakusketaesKulturklik

"THE GIVENCHIAGA FAMILY"

📅 2026(e)ko martxoaren 28(a), larunbata → 2027 ots. 22(a)

🎭 Museo Cristobal Balenciaga

📍 Getaria

🗺️ Ireki Google Maps-en

Katharine Whitehorn britainiar kazetariak «The Givenchiaga Family» espresioa erabili zuen, Cristóbal Balenciagak (1895-1972) eta Hubert de Givenchyk (1927-2018) aurkeztutako bildumen artean ikusten zituen loturez hitz egiteko. Bi sortzaileen estiloen antzekotasuna, enpresa-arloan zuten konplizitatea eta lotzen zituen adiskidetasuna dira erakusketa honen ardatz. Ildo horri jarraikiz, bi jostunen obren topaketa bat proposatzen du, 1956tik 1972ra bitarteko kronologia zabal batean. Gainera, erakusketarekin omenaldia egin nahi diogu Givenchyri, mahai gainera ekarriz Givenchiaga familian izan zuen tokia, ez soilik diseinatzaile gisa, baita bere adiskide eta mentore Cristóbalen ondarearen kontserbatzaile gisa ere. Erakusketa zabalik egongo da 1927ko otsailaren 22ra arte, Hubert de Givenchyren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira. Antolatzailea CRISTÓBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA Laguntzaileak GIVENCHY PARIS, KUTXA FUNDAZIOA, EITB, CARDIVA, EL DIARIO VASCO, ALFA Komisariotza IGOR URIA

Ikusi jatorrizko iturrian