Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Lenbur, Euskal Burdinaren Museoa (erakusketa eta bisitak)
ErakusketaKulturklik

Lenbur, Euskal Burdinaren Museoa (erakusketa eta bisitak)

📅 2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena → 2034 abe. 31(a)

🎭 Museo-Territorio Lenbur

📍 Legazpi

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 2 / 7,5 €

Euskal Burdinaren Museoa Mirandaola parkean dago, birgaitutako industria eraikin batean. Burdinak Euskal Herrian izan zuen garrantzia eta haren historia ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. Horretarako, museoak maketak eta ikus-entzunezkoak jartzen ditu bisitariaren eskura, lurraldea beraren garapenean garrantzia izan duten alderdi teknologikoak, historikoak, zientifikoak, sozialak edo paisaiarenak ezagutu ditzan. Antzinako lanbide batzuk ezagutu ahal izango dira bertan, olagizonarena, meatzariarena edo ikazkinarena, besteak beste. Ikazkinak egiten zuen lanaren gogortasunaren lekuko, tamaina errealean egindako txondor bat ikus daiteke museoan. Prezioak, ordutegiak eta bisitei buruzko informazioa esteka honetan eskuragai. PREZIOA: Gidaririk gabeko bisita librea: 2€ (audiogida dago hainbat hizkuntzetan) Talde eta ikasleentzako bisita gidatua: Tarifak kontsultatu Mirandaolako Burdinola martxan jartzen dutenean, bisita horrekin batera: 8,75€ helduak eta 5€ haurrak (erreserba egitea derrigorrezkoa da) ORDUTEGIA: Euskal Burdinaren Museoa asteartetik igandera bitartean dago irekita, 10:30etatik 13:30etara. (Abenduak 24tik 31ra ITXITA, Urtarrilean eta otsailean, hitzordua aurrez eskatu) HELBIDEA: Telleriarte auzoa, Telleriarte barreiatua, 8, 20230 Legazpi, Gipuzkoa BERTAN EGIN DAITEZKEN EKINTZAK: - Escape room formatuko esperientzia - Ezpataren misterioa

Ikusi jatorrizko iturrian