Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Arabako Fournier Karta Museoa (erakusketa iraunkorra)
ErakusketaKulturklik

Arabako Fournier Karta Museoa (erakusketa iraunkorra)

📅 2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena → 2034 abe. 31(a)

🎭 BIBAT. Museo Fournier de Naipes de Álava

📍 Gasteiz, Araba

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Arabako Fournier Karta Museoak 24.000 aletik gorako funtsak ditu. Funts horietan bost kontinenteetako karta sortak daude, garai guztietan fabrikatutakoak eta prozedura tekniko desberdinen bidez egindakoak. Bendaña jauregiko aretoetan funts horien aukeraketa bat dago erakusgai; material guztia beira arasetan erakusten da, kontserbazio egoera egokia bermatzeko, tenperaturari, hezetasunari eta argiztapenari dagokienez. Ohiko joko kartez gain, era guztietako gaiak erabiliz irudiztatutako kartak erakusten dira, ibilbide luzea egitea ahalbidetzen dutenak artean eta historian zehar, XV. mendetik gaur egunera arte. Bisita gidatu edo beste ekintzei buruzko informazioa jasotzeko: 945 203 707 educacionmuseosyarqueologia@araba.eus

Ikusi jatorrizko iturrian