
Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa (erakusketa iraunkorra eta bisitak)
📅 2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena → 2034 abe. 31(a)
🎭 Topic. Centro Internacional del Títere de Tolosa
📍 Tolosa
💶 3 / 4 €
Museoa txotxongiloen munduko sekretu eta altxor magikoak gorde, babestu, ikertu eta erakusten dituen lekua da, eta bisitaria horretaz jabetu ahal izateko sortua eta diseinatua dago. Bisita jolas edo aurkikuntza baten modura aurkezten da, non jakinminak eta konplizitateak berebiziko garrantzia duten. Bisita gidatuak: Programatutako bisita gidatuak hilabete bakoitzeko azken larunbatean egingo dira, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Antzeztutako bisitak berriz, hilabete bakoitzeko lehen larunbatean izango dira ordutegi berdinean. Ordubeteko iraupena izango dute. Erreserba eta informazioa: 943 650 414 / cit@cittolosa.com
Ikusi jatorrizko iturrian →