
La Encartada Fabrika Museoa (bisita gidatuak)
📅 2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena → 2034 abe. 31(a)
🎭 Fábrica-museo La Encartada
📍 Balmaseda
💶 3,5 / 5,5 €
La Encartada SA fabrika 1892an sortu zen eta 100 urtez egon zen martxan. Kapital soziala 5 indianok –Mexikon aberastu ziren bizkaitar emigranteak– jarri zuten; haietako 3 Balmasedakoak ziren. Fabrikan, artilea lantzen zen eta hainbat artikulu egiten ziren, besteak beste txapelak –produktu nagusia–, mantak eta oihalak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak eta, nola ez, matazak eta harilak. Fabrikaren inguruan, auzo langile txiki bat eraiki zen langileentzako etxeekin, kapera-eskolarekin, zuzendariaren etxearekin (dagoeneko desagertuta) eta bestelakoekin. eta baratzeekin. 2007tik, La Encartada Fabrika Museoa industria-museo bat da. Eraikinek, makinek eta langile-koloniak garai haien adierazle nabarmena dira, eta bisitak penintsulako iraultza industrialaren hasierako garaietara eramaten gaitu. La Encartadaren balio nagusietako bat da bere makina-bilduma paregabea; ingelesak dira gehienak, XIX. mendearen amaierakoak eta XX. mendearen hasierakoak. Ia ukitu gabe kontserbatu ditu bere irudia eta dotazio teknologikoa, eta oso-osorik mantentzen ditu ekoizpen-prozesuaren elementu guztiak, lehengaia gordin jasotzen denetik, paketatzeko eta bidaltzeko prozesura arte. Osotasun tekniko hori eta kontserbazio-egoera paregabea direla-eta, La Encartada bisita daitekeen elementu bakarra da bere arloan. Bisitak BETI DIRA GIDATUAK, eta eguneko azkenengo bisita ixteko ordua baino ordubete lehenago aterako da, bisita gidatuen iraupena ordu batekoa baita Gomendagarria da aldez aurretik izena ematea, eta 20 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, erreserba egitea beharrezkoa izango da: 946 800 778 / laencartada@bizkaia.eus
Ikusi jatorrizko iturrian →