Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Abaola Itsas Kultur Faktoria (bisita gidatuak)
ErakusketaKulturklik

Abaola Itsas Kultur Faktoria (bisita gidatuak)

📅 2020(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena → 2034 abe. 31(a)

📍 Pasaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak. Unibertso itsastar honen helburua euskal itsas ondarea ezagutzera ematea da eta honako osagaiek osatzen dute: nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio eskola, itsas modelismo tailerra, Irrien Lagunen txokoa, itsas antzokiko arte eszenikoen programazioa eta Auzolan boluntario taldea. Esperientziaren bidetik jakintzaren bila doazen nabigazio liluragarriak abiatzen dira Faktoriaren kaiatik, Itsas Ondarearen parte izanik. Bisita motak: Bisita librea Bisita mistoa Talde bisita Bisita mota ezberdinei buruzko informazioa eta sarrerak esteka honetan eskuragai.

Ikusi jatorrizko iturrian