Zerdago
Itzuli agendara
HK! - Kultura Uztartu 2026
MusikaesKulturklik

HK! - Kultura Uztartu 2026

2026(e)ko uztailaren 9(a), osteguna → 2026 uzt. 12(a)

Hondarribia

Gratis

Uztailaren 9tik 12ra bitartean ospatuko da aurtengo Hondarribia Kultura programaren edizioa, "Kultura Uztartu" lelopean. Alde Zaharreko kale, plaza, txoko eta pasabide historikoak agertoki bihurtuko dira lau egunez, herritarrak eta bisitariak artearekin, musikarekin, dantzarekin, zinemarekin eta pentsamendu kritikoarekin harremanetan jartzeko. Ondare historiko eta kulturala ezagutzeko gonbidapena izango da, baina baita Hondarribiaren gaur egungo sormen-indarra ezagutzeko aukera ere. Aurtengo edizioak diziplina, formatu eta jatorri askotako proposamenak bilduko ditu, kulturaren bidez loturak sortzeko helburuarekin. Horren adibide izango da lehen aldiz egitaraura batuko den Maddalen Arte Gunearen parte- hartzea. Bertan, Itziar Basterretxearen "Erraietatik Saretzen" egonaldia eta The IIIngles taldearen kontzertua uztartuko dira, sormen-prozesua eta zuzeneko esperientzia espazio berean elkartuz. Era berean, Alakran konpainiaren "Makers Itinerantes" proiektua aurkeztuko da. Emanaldi puntual bat izatetik harago, Hondarribian datozen asteetan garatuko den lan-prozesu baten hasiera izango da, herriarekin lotura zuzena izango duen sorkuntza dinamika baten barruan. Programak memoria eta errealitate sozialari ere lekua egingo dio. Horren adibide da "Faisaien Irla" filmaren proiekzioa, Bidasoa ibaian gertatzen den migrazio-drama pantailaratzeko eta hausnarketa kolektiborako espazio bat zabaltzeko. Musikak ere protagonismo berezia izango du. Euskal Herriko proposamenen artean izango dira "IOI" Haatik, Amaia Miranda, Amorante, Gailu eta Lukiek, bakoitza bere hizkuntza artistiko propiotik abiatuta. Kanpotik izango dira, berriz, "GOTA" Txema Muñozen magia ikuskizuna, eta Estatuko hainbat lurraldetatik joango diren artistek osatuko dute eskaintza: Guadalupe Plata taldearen blues psikodeliko eta basatia, Lorena Álvarezen folklore garaikidea eta Pedro Pastorren azken lanaren mezu sozial eta konprometitua. EGITARAUA: Uztailak 9 AMAIA MIRANDA - 20:00 - Baluartea GUADALUPE PLATA - 21:30 - Kasino Zaharra "FAISAIEN IRLA" - Kale zinema - 22:30 - Gipuzkoa plaza Uztailak 10 MUSIK&ARTS "ANIMALIAK" - 18:00 - Gipuzkoa plaza AMORANTE - 20:00 - Baluartea GAILU - 22:00 - Kasino Zaharra Uztailak 11 ARTE ESPAZIOAK EZAGUTUZ - 11:00 - Madalenetik Arma Plazara "IOI", Haatik dantza konpainia - 13:00 - Arma Plaza "MAKERS ITINERANTES", Oscar Gómez Mata-L’Alakran konpainia - 17:00 - Arma Plaza THE IIINGLES - 19:00 - Kasino Zaharra LORENA ALVAREZ - 21:00 - Gipuzkoa plaza LUKIEK - 23:00 - Kasino Zaharra Uztailak 12 EGO - EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA - 12:00 - Itsas Etxea Auditoriuma "GOTA" - Clown eta magia - 18:00 - Arma Plaza PEDRO PASTOR - 20:00 - Kasino Zaharra