Zerdago
Itzuli agendara
HK! - Kultura uztartu 2026: "Gota"
AntzerkiaesKulturklik

HK! - Kultura uztartu 2026: "Gota"

2026(e)ko uztailaren 12(a), igandea

Arma Plaza

Hondarribia

Gratis

HK! - Kultura uztartu 2026 jaialdiaren barne. Klown eta magia. Adina: +4 urte Hodeien sabaiaren azpian, kalean ontzi bat ura biltzen ari da. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etangabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat. Gota kale-proposamen bat da, non magia nouvelle eta clown garaikidea elkarturik doazen. Objektuen manipulazioa, antzerki fisikoa eta komikotasuna hizkuntza poetiko, sentikor eta pikaro batez hitz egiten duen isiltasun batean.