Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
EGO - Euskal Herriko Gazte Orkestra (Gasteiz)
MusikaKulturklik

EGO - Euskal Herriko Gazte Orkestra (Gasteiz)

📅 2026(e)ko uztailaren 16(a), osteguna

🎭 Conservatorio de Música Jesús Guridi

📍 Gasteiz, Araba

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 16,5 €

EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestrak, uztailaren 12tik 16ra Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo duen bira berri batekin ospatuko du 2026ko Udako Topaketa. EGOk Euskal Herriko musika eta musikari gazteak bilduko ditu berriz ere bere egutegi artistiko eta hezitzailearen hitzordu garrantzitsuenetako batean. Entseguak uztailaren 6tik 11ra bitartean egingo dira Musikenen, eta orkestrako kideek errepertorioa prestatuko dute kontzertu-birari ekin aurretik. Edizio honetako berrikuntzetako bat Donostiako kontzertua izango da, Musikeneko Auditorioan, uztailaren 14an 19:30ean eskeiniko dena. Kontzertu honetarako sarrerak uztailaren 14an, 17:00etatik 19:30era, Musikenen bakarrik erosi ahal izango dira. Unai Urrecho izango da 2026ko Udako Topaketaren zuzendari gonbidatua, 1997an EGOko lehen promozioko kide izandakoa. Orkestrara itzultzeak, orain musika zuzendaritzatik, balio bereziki esanguratsua ematen dio edizio honi, prestakuntzaren historia eta bertako kide izan direnen ibilbide profesionala uztartzen baititu. Egitarau honen bitartez Juan Crisostomo Arriagari omenaldia eskeiniko zaio, bere heriotzaren berrehungarren urteurrenean. EGOk Esklabo zoriontsuak, bilbotar musikagilearen lanik esanguratsuenetako baten obertura interpretatuko du, errepertorio sinfonikoko beste obra aipagarri batzuekin batera. Birak bi egitarau ezberdin izango ditu. Hondarribian eta Azkoitian, EGOk J. C. Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren obertura interpretatuko du; Felix Mendelssohnen Konzertstücke 1. zbkia, op 113 eta 2. zbkia, op. 114; Gustav Mahlerren 5. sinfoniaren Adagietto; eta Georges Bizeten Carmen 1. suitea. Bi kontzertu horietan Silvia Ferro eta Oihan Espina bakarlari, klarinete jotzaile eta EGOko kide ohiek hartuko dute parte. Donostian, Bilbon eta Gasteizen, orkestrak Juan Crisostomo Arriagaren Esklabo zoriontsuak obraren oberturak eta Gustav Mahlerren 5. Sinfoniak osatutako programa sinfonikoa eskainiko du, errepertorio unibertsaleko obra handienetako bat. Eusko Jaurlaritzaren Kultur proiektu estrategikoa den hau, 1997an hasi zenetik, BBK Fundazioa, KUTXA Fundazioa eta VITAL Fundazioen lankidetzak indartu egiten du 2026ko Udako Topaketaren lurralde-irismena, eta EGOren jarduera lurralde ezberdinetako publikoetara hurbiltzen jarraitzen du. Gainerako kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude jada, dagozkien ohiko salmenta-kanalen bidez. KONTZERTUEN EGUTEGIA Uztailak 12 — Hondarribia Itsas Etxea — 12:00 Uztailak 13 — Azkoitia Baztartxo Antzokia — 19:00 Uztailak 14 — Donostia Musikene Auditorioa — 19:30 Sarrerak salgai uztailaren 14an bertan, 17:00etatik 19:30era, Musikenen. Uztailak 15 — Bilbao Euskalduna Jauregia — 19:30 Uztailak 16 —Gasteiz Jesús Guridi Kontserbatorioa — 19:30

Ikusi jatorrizko iturrian