
Musikaire 2026: "Rhythm" + "CUENTAS CORRIENTES" + "EL MUNDO ATRÁS" + "UN´WE"
Elorrioko 2026ko Musikaire jaialdiaren barne. "RHYTHM" (Marcat dance) “Rhythm” eszenako bi dantzarien arteko espazioaren, mugimenduaren, patroiaren eta sinkronizazioaren arteko erlazioaren esplorazio sakona gogorarazten duen lan koreografikoa da. Pieza mugimendu eta etenaldi tapiz gisa hedatzen da, eta azelerazioa eta desazelerazioa txandakatzen dira interpreteen arteko etengabeko elkarrizketan. Zuzendaritza eta koreografia: Mario Bermúdez Zuzendaritza teknikoa: Mamen B. Gil Dantzariak: Marilisa Gallicchio y Alessia Sinato Iraupena: 12 min. “CUENTAS CORRIENTES” (Jessica Castellón & Boris Orihuela) “Kontu korronteak”, erraiekin eta umorearekin, lan-inguruneak bultza gaitzakeen muga emozionalak eta fisikoak aztertzen ditu, arrakastarekiko obsesioa, sakrifizio pertsonala, nortasun-galera eta deshumanizazioa islatuz, bizitza transakzio eta rol iragankor bihurtzen duen sistema batean. Sorkuntza, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Jessica Castellón y Boris Orihuela Dantzariak: Jessica Castellón y Boris Orihuela Iraupena: 15 minutos “EL MUNDO ATRÁS” (Cía. Rolando Salamé) “El mundo atrás” dantza eta antzerki fisikoko pieza bat da, eta exodo bati buruzkoa da, ez herri bati buruzkoa, baizik eta gizakiari buruzkoa. Familiarena, lurrarekin lotzen gaituzten lokarriena. Eta gure nortasunaz ere bai, nor garen, gauden lekuan gaudela. Itxaropenak ematen dio zentzua bidaia honi, pultsazio horrek ematen dio bizia eszenan gertatzen den guztiari. Zuzendaritza eta sorkuntza: Rolando Salamé Laguntza koreografikoa: Lucas Morones Dantzariak: Lucas Morones y Rolando Salamé Musika: Passed over Trail (Raime), Join us (Maserati), You are memory (Message to the bears), De magnetiska slagfalten (1900). Iraupena: 15 min. “UN´WE” (Ertza) «UN’WE»-k «BAT BAKARRA» esan nahi du “changana” hizkuntzan, Afrika hegoaldeko hainbat herrialdetan hitz egiten den bantu hizkuntzan. Hemen, gure munduari egiten dio erreferentzia, sare sozialei esker bakarrera murriztu den munduari; baina aldi berean, eta gaur inoiz baino gehiago, bertan dauden desberdintasunak nabarmen erakusten dituenari; gutxitu beharrean, ugaltzen doazen desberdintasunak izan ere. Bi mundu, bata bestearengandik geroz eta urrunago dauden arren, elkarren beharra dutela, eta azken finean mundu berbera direla ulertzen ez dutenak. UN’WE-k gaur egun ematen diren esklabutza mota berriez, esplotazioaz, indibidualismoaz eta sare sozial deiturikoekiko menpekotasunaz hitz egiten du. Zuzendaritza: Asier Zabaleta Koreografia: Asier Zabaleta, dantzarien laguntzarekin Dantzariak: Fenias Nhumaio, Deissane Machava. Musika: Kiko Klaus eta Asier Zabaleta Iraupena: 15 min.
Ikusi jatorrizko iturrian →