Zerdago
Itzuli agendara
Musikaire 2026: Ife Ogunjobi
MusikaesKulturklik

Musikaire 2026: Ife Ogunjobi

2026(e)ko uztailaren 25(a), larunbata

Elorrio

Gratis

Elorrioko 2026ko Musikaire jaialdiaren barne. Ife Ogunjobi, jatorri nigeriarreko tronpeta-jotzaile eta konpositore britainiarra, Londresko jazzaren gorantz doan ahotsetako bat da. Fela Kuti, Roy Hargrove eta Erykah Baduren eraginpean, bere musikak jazz garaikidea Afrobeat, Highlife eta elektronika estiloekin uztartzen ditu, berezko duen kultur aniztasuna islatuz. Bere musika energiaren, edertasun melodikoaren eta kultura afrikarra testuinguru globalean sustatzeko konpromisoaren ospakizuna da. Bere diskografiak identitatea eta soinu-nahasketa aztertzen ditu; bertan, bere tronpeta kontinenteen eta belaunaldien arteko zubi bihurtzen da. Ifek lehen mailako artistekin ere lan egiten du, esaterakoa Kokoroko taldearekin. Era berean, Ezra Collective taldeko kidea da, eta talde honekin mugarri garrantzitsuak ezarri ditu musika garaikidean.