
Musikaire Jaialdia 2026 Elorrion: egitaraua
Elorriok Musikaire jaialdiaren edizio berria hartuko du uztailean. Aurten ere, programazioak diziplina eta estilo ezberdinak uztartuko ditu, eta herritarrei nahiz bisitariei kalitatezko kultur eskaintza zabala eskainiko die: musika, haur ikuskizunak, antzerkia, umorea eta dantza garaikidea. Jaialdia uztailaren 3an hasiko da, plazan, Porrotx, Marimotots,¿ Pupu eta Loreren “Zerua lapurtu dute” ikuskizunarekin. Hurrengo asteetan, besteak beste, Sara Zozaya, Euskal Barrok Ensemble, Ruper Ordorika, Momi Maiga, Yllana & Primital Brothers, Robbin Kapsalis, Antigua Fusión con Miel y Canela, Ife Ogunjobi eta Elkano Browning Cream igoko dira Musikaireko agertokietara. Horiez gain, uztailaren 19an dantza garaikideko emanaldia izango da plazan. Emanaldiak Elorrioko hainbat gunetan egingo dira: plazan, Lariz Jauregian eta Arriola Antzokian. Eguraldi txarra eginez gero, kanpoko emanaldiak Arriola Antzokira lekualdatuko dira, 20:00etan. Elorrioko Udalak herritarrak eta bisitariak animatu nahi ditu Musikaire 2026ko programazioaz gozatzera. Jaialdiak, urtez urte, kultura kalera ateratzeko eta Elorrio udako kultur erreferente bihurtzeko duen gaitasuna berresten du. Musikaire Jaialdia 2026 Elorrion: egitaraua (PDF 2,40MB) Musikaire Jaialdia 2026: egitaraua Uztailak 3, ostirala 19:00, Plaza-Portikoa: Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore, Zerua lapurtu dute. Uztailak 4, larunbata 20:00, Arriola Antzokia: Sara Zozaya. Uztailak 10, ostirala 20:00, Lariz Jauregia: Euskal Barrok Ensemble, Zubinea. Uztailak 11, larunbata 20:00, Lariz Jauregia: Ruper Ordorika. Uztailak 12, igandea 19:00, Lariz Jauregia: Momi Maiga. Uztailak 17, ostirala 22:30, Plaza-Portikoa: Yllana & Primital Brothers, Madness. Uztailak 18, larunbata 22:30, Plaza-Portikoa: Robbin Kapsalis. Uztailak 19, igandea 19:00, Plaza: Dantza garaikidea, Rhythm —Marcat Dance—, Cuentas corrientes —Jessica Castellón & Boris Orihuela—, El mundo atrás —Cía. Rolando Salamé— eta Un’we —Ertza—. Uztailak 24, ostirala 22:30, Plaza-Portikoa: Antigua Fusión con Miel y Canela. Uztailak 25, larunbata 22:30, Plaza-Portikoa: Ife Ogunjobi. Uztailak 27, igandea 22:30, Plaza-Portikoa: Elkano Browning Cream. Sarrera doakoa izango da, eta euria eginez gero, emanaldiak Arriola Antzokira lekualdatuko dira, 20:00etan.
Ikusi jatorrizko iturrian →