
MusikaesKulturklik
Musikaire 2026: Elkano Browning Cream
Elorrioko 2026ko Musikaire jaialdiaren barne. 2007an Elkano Browning Cream-ek izen bereko diskoa kaleratu zuenetik, taldearen ibilbideak ezaugarri hauxe izan du: musikari buruzko ikuspegi ertz askotarikoa; eta horrela ateratzen dira ñabarduretan aberats diren diskoak, melodia landuekin eta osagai erritmiko ahaltsuarekin. Jazzeko formatu klasikotik abiatuta -Hammond organoa, gitarra eta bateria-, tenkatzen dute hirukoa askoz haratago, paisaia afrikar, sortaldeko edo europar gauekoak iradokitzen dituzten konposizio magnetikoekin, beti ere tradizioaren eta egungo joeren arteko orekaren barruan. Frank Mantegari: Bateria Dave Wilkinson: Gitarra eta ahotsa Mikel Azpiroz: Hammond B3
Ikusi jatorrizko iturrian →