Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Opera Fest 2026: Golem Alhóndiga
ErakusketaKulturklik

Opera Fest 2026: Golem Alhóndiga

📅 2026(e)ko uztailaren 9(a), osteguna → 2026 abu. 20(a)

🎭 Golem Alhóndiga

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 12 € entrada / 10 € abono

2026ko Opera Fest jaialdiak jakinarazten du: Uda honetan hirian geratzen bazara, hona hemen zure plana: GOLEM ALHÓNDIGAn, ostegunetan, munduko jaialdi ospetsuenetatik ekarritako zure opera gogokoenez gozatzen ahalko duzu, pantaila handian. ÓPERA FEST zikloan zazpi opera eskainiko ditugu, uztailaren 9tik abuztuaren 20ra, 18:30ean, 12 euroan –edo 10 euroan lau opera edo gehiagoko bonua erosiz gero–. Uztailaren 9an hasiko da zikloa: Valentina Carrascoren eszena-zuzendaritza adoretsuak, Macerata Opera Jaialdiko Sferisterioko arkitektura monumentalaz baliatuta, 50eko hamarkadako agertoki zinematografiko batera eramango du Giacomo Pucciniren TOSCA. Uztailaren 16an, Bregenz-eko Jaialditik, Umberto Giordanoren ANDREA CHÉNIER izango dugu, verismo italiarraren interpretazio indartsuenetako batean. Uztailaren 23an, Salzburgoko Jaialditik, Christian Lacroixen jantzi ikusgarriek Giuseppe Verdiren OTELLO libretoaren basakeria emozionalarekin kontrastatuko dute. Uztailaren 30ean, Giuseppe Verdiren AIDA zoragarriaren txanda izango da: Taorminako Teatro Greco enblematikoaren milaka urteko arkitekturaz baliatuta, Siziliako aurri paregabeak izango ditu agertoki eta Etna sumendia atze-oihal. Abuztuaren 6an, Georges Bizeten CARMEN lanaren bertsio bat emango dugu: St. Margarethengo (Austria) harrobi erromatarraren pareta izugarriak erabiliz, lurrean zizelkatuta dirudien Sevilla bat birsortuko du. Abuztuaren13an, Giuseppe Verdiren NABUCCOren ekoizpenak Arena di Veronako eskala epikoa sinbolismo garaikide eta sofistikatuarekin uztartuko du. Abuztuaren 20an, LA GIOCONDA lanak itxiko du zikloa: Amillcare Ponchielliren handitasun musikala, Anna Netrebko eta Jonas Kaufmann buru duen aktore-talde entzutetsua batuko ditu, Napoliko San Carlo antzoki ezagunean.

Ikusi jatorrizko iturrian