
SMC: MUSIKA ARETOAK KALEAN 2026
📅 2026(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena → 2026 ira. 2(a)
📍 Iruñea, Nafarroa
💶 Gratis
Iruñeko Udalak, Navarra Music Commission-ekin batera, beste urte batez antolatu du MAK programa: Musika-aretoak kalean. Kontzertuak aire zabalean, Basotxoan izanen dira, hirian edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta laguntzeko. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan izanen dira, ekainaren 17tik irailaren 2ra bitarte, 20:00etan. Sarrera doan. Aurten, Tuterak, Aitzoainek, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin. Moisés no duerme artistaren rap-jazza izanen da Iruñeko agertokira igotzen lehena, eta, ondoren, Oxytocin, Montana Stomp, The Blackening, Zinez, Tiburona, Lausoka eta Lukiek izango dira. Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rocka, jazza, indiea, punka, metala, etab. Honako areto hauek parte hartuko dute ekimenean: Laba, Garazi, Canalla, Geltoki, Txintxarri, Terminal, Krawill eta Zentral. SMC - Musika Aretoak Kalean 2026: egitaraua (pdf) Basotxoa, Iruña: Ekainak 17: Moises no duerme | Rap/Jazza Geltokin Ekainak 24: Oxytocin | Rock alternatiboa Garazin Uztailak 22: Montana Stomp | Blues-rocka Canallan Uztailak 29: The Blackening | Hardcore metala Krawillen Abuztuak 5: Zinez | Rock alternatiboa Laban Abuztuak 19: Tiburona | Punk-indiea Txintxarrin Abuztuak 26: Lausoka | Rock-metala Terminalen Irailak 2: Lukiek | Rock alternatiboa Zentralen Beste herri batzuk: Aitzoain Las Puertas del Infiernon Data: ekainak 27, larunbata Taldea: Correcaminos (rockabilly, countryrock) Ordua: 20:00etan. Tutera La Guarridan Data: uztailak 25, larunbata. Ordua: 20:00etan. Taldeak: El hombre del saco (hard rock) + The Anger Price (funk, rap metal) Elizondo Txokoton Data: abuztuak 1, larunbata Taldea: Geminiss (rock-and-roll) Ordua: 20:00etan. Erronkari Errotan Data: abuztuak 22, larunbata Taldea: El Desván (rock melodikoa) Ordua: 20:00etan.
Ikusi jatorrizko iturrian →