
Bilboko Hilerriko Film Laburren Lehiaketa 2026
Bilboko Udal Hilerria berriz ere ikus-entzunezko istorioen, begiraden eta narratiben agertoki bihurtuko da udazkenean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak hilerriko urteko kultura-programaren barruan antolatu duen Film Laburren III. Lehiaketarekin. Lehiaketa irailaren 18tik 20ra bitartean egingo da eta bertan parte hartu nahi dutenek Bilbao Zerbitzuak web orriaren bidez eman dezakete izena. Lehiaketaren oinarriak ere han aurkituko dituzte. Azken edizioetan sortutako interesaren ondoren, lehiaketa atzera itzuli da, espazio berezi horren ahalmen zinematografikoa eta kultura-, ondare- eta arte-aberastasuna balioesten jarraitzeko. Gauzak horrela, hiru egunetan, talde parte-hartzaileek aukera izango dute espazio hori beste ikuspegi batetik ezagutzeko, hilerriko istorioarekin, sinboloekin eta memoriarekin lotutako ikus-entzunezko piezak filmatuz. Izen-emateak irailaren 17ra arte Taldeek gehienez ere bost kide izango dituzte eta irailaren 17ko 12:00ak arte eman ahal izango dute izena. Era berean, gehienez ere hiru minutuko iraupeneko film laburrak aurkeztu beharko dira lehiaketa-egunetan; lehiaketa hastean antolatzaileek ezagutaraziko dituzten kokalekuak gehituz. Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo hizkuntza bietan aurkeztu ahal izango dira, eta inguruneari buruzko begirada originala eta sortzailea eskaintzeko gaitasuna baloratuko da. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketan lanen kalitate teknikoari eta proposamen narratiboari erreparatuko zaio. Sariak eta ikuskaldia Aurreko edizioan bezala, aurten ere 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria izango ditu lehiaketak. Era berean, 18 urtetik beherako parte-hartzaileentzat, zuzendari gazte onenari akzesit bat emango zaio, eta beste bat herritarren boto gehien duen filmari. Bi sariak 200 eurokoak izango dira. Sariak ekitaldi publiko batean emango dira, hilerriko kaperan, ostiralean, urriaren 2an, 19:00etan. Horrela, ekitaldira hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute bertatik bertara botoa emateko. Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuen jabetzakoak izango dira, eta haren arte-bilduman sartuko dira. Saririk jaso ez duten lanak ere bildumara dohaintzan eman ahal izango dira.
Ikusi jatorrizko iturrian →