Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"La pasión infinita"
AntzerkiaesKulturklik

"La pasión infinita"

📅 2026(e)ko irailaren 17(a), osteguna → 2026 ira. 20(a)

🎭 Teatro Arriaga

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 14 / 26 €

Komediak eta samurtasunak bat egiten dute jatortasunarekiko nostalgia berreskuratzen duen lan honetan. Amets guztiak ez dira betetzen. Begiak mundura ireki zituenetik, aktore izatea izan da José Antonioren amets bakarra. Baina munduan ez dago José Antonio baino aktore txarragorik. Ez horixe. Txikitatik, inolako talenturik ez duela jakitun, ideia hori burutik kentzen saiatu dira inguruko guztiak. Baina José Antonioren grinak ez du mugarik. Edozer emango luke antzerkiagatik, edozer aktore izateagatik. Urteak igaro dira, eta José Antonio Asunciónekin ezkonduta dago. Ez da aktorea, eta gazitegi batean egiten du lan, indar handiz amesten jarraitzen duen bitartean. Ez emazteak eta ez lagunek, ez diote ideia burutik kendu. Ez dago modurik. José Antonioren grinak ez du mugarik. Egun batean, gosalorduan, José Antoniok aldizkaria ireki eta iragarki bat aurkituko du. Une horretan, betiko aldatuko da haren bizitza, baita inguruko guztiena ere. Fitxa artistikoa: Konpainia: Pentación Espectáculos Egilea: José Troncoso Antzezleak: Pepón Nieto, Claudio Tolcachir, Ana Labordeta, Avelino Piedad Jantziak: Paola Torres Eszenografia: Pablo Chaves Maza Pianoa: Lola Barroso

Ikusi jatorrizko iturrian