
"Artea ikasbide 2026"
📅 2026(e)ko ekainaren 15(a), astelehena → 2026 ira. 20(a)
🎭 Museo Guggenheim Bilbao
📍 Bilbo, Bizkaia
Guggenheim Bilbao Museoaren Artea ikasbide ekimenak tailer artistiko bihurtzen ditu ikasgelak, eta aurten 6 eta 12 urte bitarteko ehun haurrek baino gehiagok parte hartu dute bertan. Neska-mutilek ikasturte osoan zehar egin dituzten lanen aukeraketa bat orain hasi eta uda osoan zehar egongo da ikusgai Museoko Hezkuntza-gunean antolatutako erakusketa batean. Alejandra Bueno, Ibon Garagarza, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Manu Muniategiandikoetxea eta Ibon Sáenz de Olazagoitia artisten eskutik, ikasleek ikusi dute artea askatzailea izan daitekeela, ikuspuntu dibergenteak eskaintzen dituela, eta sormenak mugarik ez duela. Prozesu artistikoa inguratzen gaituen mundua ikertzeko, ulertzeko eta eraldatzeko tresna bihurtu da; eta, irudimenez betetako begirada irekiago batez jorratuta, eskola-curriculumeko gaiek dimentsio berriak hartu dituzte. Programak iraun dituen hogei saioetan denetarik agertu da: unibertso asmatuak, Google Maps-en agertzen ez diren lekuen mapak, eraikin futuristak, denboran izoztutako ilargiak diruditen esferak, bai eta espazio urrunean ezohiko izakien bizileku diren tokiak. Artelanok sortzeko eta erakusketa muntatzeko erabilitako material asko berrerabiliak dira, Museoak jasangarritasunarekin duen konpromisoarekin bat.
Ikusi jatorrizko iturrian →