Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Bizkaiko Erromeria Eguna 2026 (urriak 17 - Lemoa)
MusikaKulturklik

Bizkaiko Erromeria Eguna 2026 (urriak 17 - Lemoa)

📅 2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata

📍 Lemoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa urriaren 17an, larunbata, Lemoan izango da. Lemoako eta Arratiako artistez gain, Bizkaiko Erromeria Egunaren artistak honako hauek izango dira: Korrontzi, Lorratz, Larrain Dantza herrikoia, Harribitxiko txistulariak, Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania trikitilariak, Ene Kantak, Kittu, Itsaso Arrietaren kantu ikastaroa, Igorrek Arantzarte dantza taldeko Jone Intsaustiren Arratiako jota ikastaroa, Matraka elektrotxaranga… eta 20:30etik aurrera gazte sentitzen direnentzako formatu elektroniko eta handiagoetako erromeriak: Lehian, Argitu, Zirkinik Bez eta Trikizio — azken hau bere sortzaile izan zen Xabi Arakama trikitilariaren bueltarekin gainera—. Kalez kale eta tabernaz tabernako eskaintzak ere indar handia izango du urriaren 17an Lemoan: Bizkaiko gaiteroak, Ondalango erraldoi eta buruhandiak, Urrutia anaiak trikitilariak, Izenbarekuak txaranga, Bizkaiko albokariak… Eta proposamen artistikoez gain, urriaren 17an herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol tailer eta erakustaldiak, haurrentzako puzgarriak… ere izango dira Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarrez edizioan. Amaitzeko, jaialdi honi buruzko informazio guztia, gunez guneko egitarau zehatza barne, Bizkaiko Erromeria Egunaren Instagram eta Facebook kontuetan argitaratzen joango direla azaldu dute, baita webgune ofizialean ere: erromeriaeguna.eus

Ikusi jatorrizko iturrian