Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Nosferatu 2026: "Irma la Dulce"
ErakusketaesKulturklik

Nosferatu 2026: "Irma la Dulce"

📅 2026(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

🎭 Tabakalera

📍 Donostia, Gipuzkoa

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 4,50 €

Nosferatu 2026ko Billy Wilder zikloaren barruan Irma la Douce (1963) filma proiektatuko da, Shirley MacLaine eta Jack Lemmon protagonista dituena. Jendarme dohakabe bat zeharo maitemintzen da sarekada batean atxilotzen duen prostituta batez. Harengatik, bertan behera uzten du bere lana, aurre egiten dio esplotatzen duen txuloari, eta bat-batean bihurtzen da Parisko Les Halles auzo pintoreskoko matoia. Une horretatik aurrera, baina errezeloak hartuta, neskaren “babesle” berria izango da. Fitxa teknikoa: AEB. Zuzendaritza: Billy Wilder. Ekoizpena: Billy Wilder / Edward L. Alperson Productions, Phalanx Productions, Mirisch Company, United Artists. Gidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder, Alexandre Brefforten antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Joseph LaShelle. Musika: André Previn, Marguerite Monnot. Muntaketa: Daniel Mandell. Aktoreak: Shirley MacLaine, Jack Lemmon, Lou Jacobi, Bruce Yarnell, Herschel Bernardi.

Ikusi jatorrizko iturrian