Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Abbey Road: "The Beatles Show & Orchestra"
MusikaesKulturklik

Abbey Road: "The Beatles Show & Orchestra"

📅 2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata

🎭 Palacio Euskalduna

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 49 / 57 €

Abbey Road taldea Beatles-en omenezko munduko formaziorik bikonenen artean dugu. Oraingo honetan, orkestrako zortzi musikari izango dituzte lagun agertokian, Liverpoolgo laukotearen maisulan askoren ezaugarri den soinu sinfoniko ikusgarri hori areago nabarmentzeko. Taula gainean, jatorrizko ahots eta soinuarekiko leialtasun harrigarria lortzen dute, talde britainiarraren diskografia osoa birsortzeko gai direlarik. Halaber, emanaldiotan nabarmentzekoa da jatorrizkoen irudira egindako jantzi-aldaketa joria, garai bakoitzari dagokion estetikari hertsiki lotua. Erabilitako tresnak ere John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr-ek erabili oituen berberak dira. Haien kontzertuak iraganerako bidaia liluragarriak dira; alde batetik, musika modernoaren oinarriak irauli zituen doinu-multzoa gogorarazten baitute. Ikuskizun hauetan, 60ko hamarkadako lehen erdialdean ospea eman zieten arrakasta handiez gozatzeaz gain, Beatles-ek 1970era arte grabatu baina zuzenean inoiz interpretatu ez zituzten ereserkiak ere berpizten dituzte. PARTAIDEAK Abbey Road taldea: Adrián Ghiardo (Paul McCartney): gitarrak, baxua, ahotsak eta teklatuak. Jordi Expósito (John Lennon): gitarrak, ahotsak eta teklatuak. Ferran Corbalán (George Harrison): gitarrak, baxua, ahotsak eta teklatuak. Carlos Moreno (Ringo Starr): bateria eta ahotsak. Sgt. Pepper’s Orchestra: Christian Torres, biolina. Xaquín Carro, biolina. Alfredo Salcedo, biola. Edgar Casellas, txeloa. Berta Gala, tronpeta. Maria Astallé, tronboia. Marc García, tronpa. Maria Cruz, saxoa, flauta eta pianoa.

Ikusi jatorrizko iturrian