
"Herencia"
Gaueko bidaia bat, onirikoa, haluzinatua, familia baten misteriora. Gertakari traumatiko batek bikote baten bizitza astindu du. Dena gaueko ordu txikitan gertatzen da, Javiren eta Aliciaren logelan, elkarrekin igarotzen duten azken gauean. Desioz, oroitzapenez, obsesioz eta, batez ere, beldurrez inguratuta, Javi eta Alicia etsipenez saiatuko dira lehengoak izaten, betiko berberak izaten. Herencia gaueko bidaia bat da, onirikoa, haluzinatua, familia baten misteriora. Eta baita beldurrak errealitateak sortzeko duen gaitasuna erakusteko ahalegin bat ere. Thriller-egiturarekin, tragedia garaikidea da Herencia, galdera baten bueltan dabilena: Nola kudeatzen da ulertezina dena? Fitxa artistikoa: Testua: Iñaki Rikarte Zuzendaritza: Rolando San Martín e Iñaki Rikarte Antzezleak: Isidoro Fernández, Aizpea Goenaga, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte Espazio eszenikoaren diseinua: Kulunka Argiztapenaren diseinua: David Bernués Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo Jantzien diseinua: Ikerne Giménez Euskarazko itzulpena: Aizpea Goenaga Zuzendari laguntzailea: Nagore Plazaola Produkzioa: Kulunka
Ikusi jatorrizko iturrian →