Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"Panorama desde el puente"
AntzerkiaesKulturklik

"Panorama desde el puente"

📅 2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala → 2026 urr. 31(a)

🎭 Teatro Arriaga

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 14 / 26 €

Gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituen antzerki garaikidearen pieza enblematikoa. 50eko hamarkadan Brooklyngo (New York) italoamerikar komunitate batean izandako tentsio emozional eta sozialak aztertzen ditu Arthur Millerren Panorama desde el puente tragediak. Obrak Eddie Carbone du ardatz, Beatrice emaztearekin eta emaztearen iloba Catherinerekin bizi den zamaketaria. Legez kanpoko bi etorkin, Marco eta Rodolfo, etorri izanak hainbat gatazka sortu ditu, eta agerian geratu dira Eddieren ezkutuko pasioak eta kontraesanak. Eddie —hasieran Catherineren babeslea— harekin obsesionatu da, eta neskarekin maitasun-harremana hasi duen Rodolforen asmoak zalantzan jartzera eraman du horrek. Jeloskortasuna eta mesfidantza handitu ahala, bere komunitatearen eta moraltasunaren aurkako erabakiek hartu ditu Eddiek. Tragedian amaitzen da obra, desioaren, leialtasunaren eta justiziaren konplexutasunak agerian utziz. Fitxa artistikoa: Egilea: Arthur Miller Bertsioa: Eduardo Galán Zuzendaritza: Javier Molina Antzezleak: José Luis García-Pérez, María Adánez, Ana Garcés, Pablo Béjar, Rodrigo Poisón, Francesc Galcerán, Manuel de Andrés, Pedro Orenes Eszenografia: Elisa Sanz Argiztapena: Nicolás Fischtel Jantzien diseinua: Emilio Sosa Soinuaren diseinua: Manu Solís

Ikusi jatorrizko iturrian