
Visigoth Metal Fest 2026
📅 2026(e)ko urriaren 31(a), larunbata
🎭 D8 Sorkuntza Faktoria
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 20 €
VISIGOTH METAL FEST Heavy Metalari erabat eskainitako jaialdi berria da, eta zaleen gozamenerako izango diren lau talde aparta bilduko ditu. Alde batetik, SABOTAJE bilbotar mitikoak izango dira bertan. Aurten 40. urteurrena ospatzen ari dira, eta emanaldi berezia eskainiko dute Visigoth Festival jaialdian. Bigarrenik, EVIL SEEDS taldeak oholtzetara itzulera egingo du, eta Bilbon 2026rako hitzartuta dituen data bakanetako bat eskainiko du. Finlandiatik MIDJUNGARDS taldea etorriko da, "Raven And Eagles" lana aurkeztera. Jaialdiari amaiera emango diote Barakaldoko VHALDEMAR taldekoek, Pedro J. Monge buru dutela, eta beren klasiko geldiezinen sorta indartsuarekin.
Ikusi jatorrizko iturrian →