
Lied Arriagan Zikloa: Luken Munguira & Aurelio Viribay: "Aberri Maitiari"
Euskal kontzertu-abestien eta egile britainiarren abesti aparten sorta ederra. Duela gutxi kaleratu den Aberri Maitiari CDa, euskal konpositoreen euskarazko kontzertu-abestien antologia, kritika espezializatuak aho batez goraipatua, dela eta, Luken Munguira tenorrak eta Aurelio Viribay piano-jotzaileak disko horretako euskal konpositoreetan —Francisco Escudero, Tomás Garbizu eta Norberto Almandoz— oinarritutako programa hau aurkeztuko digute. Gainera, bi interpreteek Ralph Vaughan Williams eta Roger Quilter britainiar konpositore ezagunen kontzertu-abesti ingelesekin osatu dute errezitaldiaren programa. Azken batean, aukera paregabea izango da oraingo hau, Luken Munguira eta Aurelio Viribay bikotearen kantaldi erakargarri honetaz gozatzeko eta Euskal Herriko eta Ingalaterrako kontzertu-abestien sorta baten bertsioak entzuteko. Tenorra: Luken Munguira. Pianoa: Aurelio Viribay. Ekoizpena: Teatro Arriaga.
Ikusi jatorrizko iturrian →