
Lied Arriagan Zikloa: Álvaro Basco & Llum Colomer: "PURCELL & BRITTEN: VOICES ACROSS TIM"
Soinu-arkua musika ingelesaren funtsezko bi figuraren artean: Henry Purcell eta Benjamin Britten. Ia hiru mendek bereizten baditu ere, hitz abestuarekiko sentiberatasun paregabea eta ahots-miniaturako adierazkortasun sakona partekatzen dituzte Henry Purcell eta Benjamin Britten musikagileek. Errezital honen lehen zatiak, klabezin eta kontratenor banak lagunduta, Purcellen unibertso barrokoan murgilduko gaitu, erretorika musikala eta intimitate emozionala naturaltasunez uztartuz. Bigarren zatian, berriz, pianoak hartuko du lekukoa, tradizio horren oinordeko eta berritzaile, Brittenen abestiei laguntzeko. Brittenen idazkerak begirada modernoa erakusten du, iraganarekiko lotura galdu gabe. Garaien arteko elkarrizketa horrek proposatzen duen bidaian, ahotsak denbora zeharkatzen du, eta kidetasunak, kontrasteak eta eraldaketak azaleratzen ditu abesti ingelesean. Kontratenorra: Álvaro Basco. Pianoa eta klabezina: Llum Colomer. Ekoizpena: Teatro Arriaga.
Ikusi jatorrizko iturrian →