Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"Grounded (Lurrean)" (estreinaldia)
AntzerkiaKulturklik

"Grounded (Lurrean)" (estreinaldia)

📅 2027(e)ko apirilaren 13(a), asteartea

🎭 Teatro Arriaga

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 18 €

Apirilaren 14an, gaztelaniaz estreinatuko da. Baina, pixkanaka-pixkanaka, errealitate desberdinak gainjartzen hasten dira. Nahi gabeko haurdunaldiak amaitu du gudu-pilotu baten aireko karrera. Ez da gehiago zeru urdinera aireratuko. Orain, drone telegidatu bat hegaldarazten du edukiontzi klimatizatu batetik, Nevadako basamortuan, pantaila gris bati begira. Egunez, 8.000 km-ra dauden terroristak zelatatzen ditu, eta botoi-kolpez hiltzen. Gauez, etxera itzultzen da, senarrarekin afaltzera eta alabarekin poni arrosekin jolastera, ezer gertatu ez balitz bezala. Baina, pixkanaka-pixkanaka, errealitate desberdinak gainjartzen hasten dira. Egunetik egunera zailagoa da lana eta eguneroko bizitza bereiztea, Nevadako basamortua eta Afganistangoa bereiztea. Fitxa artistikoa: Egilea: George Brant. Itzultzailea: Isabelle Stoffel. Antzezlea: Nerea Gorriti. Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués. Argiztapenaren diseinua: David Bernués. Teknika: Acrónica producciones. Jantziak: Ana Turrillas. Ekoizpena: Tanttaka Teatroa. Laguntzailea: Teatro Arriaga. Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Ikusi jatorrizko iturrian