Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"Las Minas Flamenco Tour"
AntzerkiaesKulturklik

"Las Minas Flamenco Tour"

📅 2027(e)ko maiatzaren 22(a), larunbata

🎭 Teatro Arriaga

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 22 / 42 €

Flamenko-jaialdi ospetsuenetako bateko artistarik onenak bildu ditu emanaldi honek. Festival Internacional del Cante de Las Minas jaialdi ospetsuaren bira da Las Minas Flamenco Tour. Madrilgo Errege Antzokian hasiko da eta antzokirik ospetsuenetako batzuk bisitatuko ditu, Arriaga Antzokia barne. Ikuskizunak agertoki berean bilduko ditu kantuaren, dantzaren, gitarraren eta instrumentuaren kategorietan saritu izan dituzten artistak, eta jaialdi horrek ematen dituen sariak merezi izatera eraman zituzten emanaldiak —flamenkoaren munduan ospe handikoak— eskainiko dizkio publikoari: La Lámpara Minera, El Desplante, El Bordón Minero eta El Filón. Las Minas Flamenco Tour ikuskizunak —esperientzia errepikaezin eta esklusiboa delarik hiri bakoitzean— hirurogei urte baino gehiago flamenkoaren erreferente absolutua izaten daramatzan Festival Internacional del Cante de las Minas jaialdiaren esentzia eramaten du agertokira. Jaialdi hori 1961az geroztik egiten da Murtziako La Unión eskualdean, 1984an interes turistiko nazionaleko izendatu zuten eta Musikaren Akademiak Musikaren Zabalkundearen Saria eman zion 2011n. Artistak: Bederatzi artista sarituak, kantu, dantza, gitarra eta instrumentu kategorietan. Zuzendaritza artistikoa eta produkzio teknikoa: SO-LA-NA

Ikusi jatorrizko iturrian