
Euskadiko Orkestra 2026/27: "BARTOK / SHOSTAKOVICH"
📅 2027(e)ko maiatzaren 31(a), astelehena
🎭 Auditorio Baluarte
📍 Iruñea, Nafarroa
💶 10 / 41 €
Shostakovich eta XX. mendeko maisulana. Tentsio emozional sakonagatik nabarmentzen da, ikara estalinistari erantzun artistiko gisa. Hil zeneko hamargarren urteurrenean, Euskadiko Orkestrak María Luisa Ozaita gogoratuko du, emakumeek sortutako musikaren aitortzaren alde Espainian aitzindari izan zena, haren azken obra sinfonikoetako baten interpretazioarekin: Siciliana. Ondoren, Josu de Solaun pianojoleak Bela Bartoken partitura konplexuenetako bati helduko dio Baluarten: Pianorako 2. Kontzertua. Bertan, bakarlaria orkestra-masan integratzen da, ia perkusiozkoa den idazkeraren eta aberastasun erritmiko itzelaren bidez. Azkenik, Delyana Lazarova zuzendari bulgariarrak —Siemens Halle Nazioarteko Lehiaketako irabazleak— Denboraldiari amaiera emango dio Shostakovichen 5. Sinfoniarekin. 1937an estreinatua, konpositoreak bere hizkuntza musikalaren modernismoagatik Sobietar Batasuneko agintari gorenetatik jasotako «kritika bidezkoei emandako erantzun sortzaile» gisa aurkeztu zuten ofizialki (egiaz, mehatxu estaliak baino ez ziren haiek). Sinfonia horrekin bere izen ona berreskuratzea lortu zuen, baina askok oraindik ere estalinismoaren izuaren salaketa ezkutua ikusten dute bertan. PROGRAMA: BARTOK / SHOSTAKOVICH M. L. Ozaita Siciliana [3’] B. Bartok Pianorako 2. Kontzertua [25’] D. Shostakovich 5. Sinfonia [44’] Delyana Lazarova, zuzendaria Josu de Solaun, pianoa
Ikusi jatorrizko iturrian →