Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
"Beethoven Film Concert"
ErakusketaesKulturklik

"Beethoven Film Concert"

📅 2027(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

🎭 Teatro Arriaga

📍 Bilbo, Bizkaia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 15 / 28 €

Zinema eta musika sinfonikoa alemaniar konpositore handiaren omenez. Ludwig van Beethovenen heriotzaren 200. urteurrena dela eta, haren bizitzari buruzko film hau berreskuratu da —1927an estreinatu zen—, bigarren mendeurrena izango den honetan. Fritz Kortner aktore handiak rol nagusia jokatuz, film mutu honek Ludwig van Beethovenen bizitzako etaparik garrantzitsuenak zeharkatzen ditu eta sortu zituen obra handiekin —2. sinfonia, Eroica, 5. eta 9. sinfoniak, Fidelio eta Missa Solemnis— lotzen du haren bizitza. Jatorrizko lekuetan filmatu zen, Schönbrunn jauregian, esaterako. Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatuko du, Nacho de Paz zuzendari duela, Malte Giesen konpositore alemaniarrak Beethovenen musikan inspiratuta 2020an filmerako konposatu zuen orkestra-partitura. Ikus-entzuleek pantaila erraldoian ikusiko dute filma eta, aldi berean, orkestra zuzenean jotzen. Arriaga Antzokiak antzeko esperientziak eskaini ditu azken urteetan, besteak beste, Vertigo, Nosferatu eta Los nibelungos filmekin. Fitxa artistikoa: Zuzendaria: Hans Otto Löwenstein. Gidoia: Emil Kolberg. Antzezleak: Fritz Kortner (Beethoven), Lillian Gray (Giulietta Guicciardi), Ernst Baumeister (Joseph Haydn), Wilhelm Schmieder (Fu¨rst Lichnowsky), Dely Drexler (Therese v. Brunswick). Filma zaharberritzea: Filmarchiv Austria. Konpositorea: Malte Giesen. Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Nacho de Paz. Laguntzaileak: Teatro Arriaga eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa.

Ikusi jatorrizko iturrian