Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Jazzber 2026: Itxaso Quartet
MusikaesKulturklik

Jazzber 2026: Itxaso Quartet

📅 2026(e)ko uztailaren 1(a), asteazkena

🎭 Bermeoko Kafe Antzokia

📍 Bermeo

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Jazzber 2026 - Bermeoko Jazzaldiaren egitarauaren barruan. Itxaso Quartet taldeak “Gaztelugatxe” aurkeztuko du, Moskito Rekords zigiluarekin argitaratutako Itxasoren bakarkako bigarren lana. Albumak artista bizkaitarraren unibertso musikalera hurbiltzen gaitu, leku ezagun eta intimo batetik abiatuta. Zortzi kantuz osatutako disko honetan, ahots handien errepertorioko abestiei heltzen die Itxasok, besteak beste, Abbey Lincolnen Throw it away edo Marilyn Bergman, Alan Bergman eta Johnny Mandelek osatutako Solitary moon piezari. Horrez gain, Mikel Laboa, Juan Carlos Perez eta Natxo de Feliperen abestiak ere jasotzen ditu: Gure hitzak, Lau teilatu eta Gaztelugatxe. Bertsioek jatorrizko piezen esentzia gordetzen dute, baina ikuspegi berritu eta freskoarekin. Kideak: Itxaso: ahotsa Gorka Benítez: saxo tenorra eta txirula Dani Pérez: gitarra Borja Barrueta: bateria

Ikusi jatorrizko iturrian