Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Goierriko Jazzaldia 2026: Makala
MusikaesKulturklik

Goierriko Jazzaldia 2026: Makala

📅 2026(e)ko uztailaren 1(a), asteazkena

📍 Ordizia

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

Goierriko 2026ko Jazzaldiaren egitarauaren barruan. DJ Makala edo Makala ezizenaren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. 90eko hamarkadaren hasieratik musikaren munduan murgilduta, ibilbide luze honetan disko-jartzaile, irratiko esatari, musikari, erremix-egile, musika-ekoizle eta musika-ekitaldien sustatzaile gisa aritu da. 90eko hamarkadaren erdialdetik honakoan, DJ eta musikari gisa, Euskal Herri osoan, Espainiako hiri askotan eta nazioarteko areto zein klub ezberdinetan jo izan du: New York, Londres, Paris, Berlin, Amsterdam, Brusela, Viena, Bratislava, Kopenhage, Lisboa… Era berean, Europako jaialdi ospetsuetan ere izan da, hala nola Sónar (Bartzelona), Glastonbury eta Wilderness (Erresuma Batua), Couvre Feu (Frantzia), Dranouter (Belgika), Popkomm (Alemania), Supernatural (Holanda), Womex (Finlandia) edo Jazzaldia (Donostia). Bere DJ saio eklektikoetan musika-aniztasun eta jakituria nabarmena aurkituko duzu: Soul, Funk, Jazz, Disco, Reggae, Ska, Dub, Afro, Latin, Cumbia, Samba, Hip Hop, House eta antzeko estiloak. Munduko bazter askotako soinu eta erritmoak, klasikoa bezain modernoa; laburrean, musika alaia eta dantzagarria.

Ikusi jatorrizko iturrian