
Jazzinema 2026: "The Glenn Miller Story (Música y lágrimas)"
📅 2026(e)ko uztailaren 3(a), ostirala
🎭 Tabakalera
📍 Donostia, Gipuzkoa
💶 4,50 €
Euskal Filmategiaren 2026ko Jazzinema zikloaren barne. Glenn Miller swing garaiko jazz-musikaririk ospetsuenetako bat izan zen. 1925ean tronboia jotzen hasi zen herri-giroko musika-banda xume batean eta, zenbait herri eta hiritan barrena egindako bira baten ostean, New York hartu zuen bizileku. Hara joan zitzaion neskalaguna, ezkontzeko. Eta ezkontza musika-saio benetan historikoa izan zen, Louis Armstrong handiak zuzendua. Handik aurrera, arrakastaz arrakasta egin zuen karrera Glenn Millerrek. Fitxa teknikoa: Herrialdea: AEB Urtea: 1954 Zuzendaria: Anthony Mann Gidoia: Valentine Davies, Oscar Brodney Antzezleak: James Stewart, June Allyson, Frances Langford, Louis Armstrong, Gene Krupa Iraupena: 107 minutu
Ikusi jatorrizko iturrian →