BesteKulturklik
"Chillida Lantoki eta Fabrika guneak"
Artearen, burdinaren eta industriaren arteko lotura ezagutzeko bisita gidatua. Legazpiko Patricio Echeverria lantegian sortutako eskultura handien atzean egon ziren langileen lana ezagutuko dugu. Gainera, industrializazioak Euskal Herrian izan zuen eragina eta bertako lantegietan ekoizten ziren produktu nagusiak ikusiko ditugu. Bisita Chillida Lantokin hasiko da. (Osatu goiza 12:30 etan Mirandaolako Burdinolarekin) Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea. (mirandaola@lenbur.com edo 943730428) Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.
Ikusi jatorrizko iturrian →