
Art&Music 2026: ÓSCAR GARRIDO Quartet
📅 2026(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena
🎭 Museo Guggenheim Bilbao
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 13 / 23 €
Gugggenheim Bilbao Museoaren 2026ko Art&Music jaialdiaren barne. Óscar Garrido: tronpeta Amaia Izarzugaza: pianoa Martin Irigoras: bateria Javier Gómez: kontrabaxua Óscar Garrido tronpeta-jotzailea Arnedokoa da (Errioxa). Zazpi urte zituela Arnedoko musika eskolan hasi zen eta, ondoren, Santa Cecilia bandan. Nerabezaroan hurbildu zen jazz musikara: Chet Baker, Miles Davis eta Big Band handien diskoak entzuten zituen, eta Logroñoko Big Bandarekin aritzen zen. 17 urterekin, arte eszenikoen adarreko batxilergoa eta tronpeta klasikoko gradu profesionala egiten hasi zen Logroñon, Piccolo y Saxo eskolan. Ikasketak Calahorrako kontserbatorioan amaitu zituen, goi-mailako jazz gradurako sarbide-probak Ion Celestinorekin prestatzen zituen bitartean. 22 urterekin Musikenen sartu zen, eta goi-mailako jazz ikasketak egin zituen Chris Kaserekin. Gaur egun, ikasten jarraitzen du David Pastor tronpeta-jotzaile valentziarrarekin, bere eragin musikal nagusietako batekin, alegia. Proiektu propioekin nahiz sideman gisa aritu da Jazzaldian, Arnedoko Jazzaldian, Alfaroko Jazzaldian edo Riojazzen. Tronpeta-jotzaile moldakorra izanik, jazza ez ezik rapa, musika urbanoa eta bestelako musika-lengoaiak jorratzen ditu tronpetak eskaintzen dizkion adierazpen-aukera berriak probestuta.
Ikusi jatorrizko iturrian →