
San Fermín 2026: Demode Quartet: "A Kupela"
2026(e)ko uztailaren 10(a), ostirala
Civivox Pompelo
Iruñea, Nafarroa
Gratis
2026ko San Fermin jaietako egitarauaren barruan. Bost kontinenteetako folkloreko abesti esanguratsuen ibilbidea egiten duen kontzertu eszenikoa da. Hizkuntza eta genero musikal desberdinak jorratzen ditu, eta gure jatorrizko bertsioak, gehienak, a capela interpretatzen dira. Hori guztia gure ohiko umorearekin eta aurkezten dizkizuegun abesti, herrialde edo egileei buruzko teoria zoro eta harrigarriekin nahastuta. Countrytik bollywoodera, hainbat folkloreetatik pasatzen: Ladinoz sefardi kanta; chanson frantsesa; gaelikoz eta ingelesez interpretatutako kanta; haka maoria eta Zeelanda Berriko baleazaleen abesti herrikoi baten uztarketa; edota min 'yo tradizionala eta j-popean aurki dezakegun erritmo modernoenarekin egindako fusioa. Fitxa artistikoa: Testuaren egilea: Patxi Barco Musikaren egiela: Hainbat egile Koreografiaren egilea: Karlos Nguema Zuzendaritza: Patxi Barco (artistikoa) - Joli Pascualena (musikala) Iraupena: 75 minutu Musika: zuzenean Antzezleak: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano, Karlos Nguema