Zerdago
← Itzuli agendara
FEMMM VOCAL JAZZ
MusikaesKulturklik

FEMMM VOCAL JAZZ

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Landetxe Kultur Aretoa

Oiartzun

9 €

Femmm lau emakume gazte buru dituen ahots-taldea da. Ahots-laborategi gisa definitzen dute proiektua: izan ere, musika-formakuntza arautuan ikusi zuten hutsune bat betetzeko beharretik sortua da. Laborategi honek harmonia eta koloreen bilaketan jartzen du fokua, jazzaren eta poparen arteko nahasketa izanik honen emaitza. Errepertorioaren zati bat a capella izan arren, zuzenekoetan musikari bikainen laguntza dute: Daniel "Donny" López pianoan, Cristina Pascual baxuan eta Iker Hernández baterian. Taldeak 2024ko martxoan debuta egin zutenetik ibilbide luzea egin du gaur egungo jazzaren eszenan: besteak beste, Donostiako, Getxoko eta Gasteizko Jazzaldien parte izan dira. Dánae Riaño: ahotsa Maider Biguri: ahotsa Nahia Valle: ahotsa Alazne López: ahotsa Daniel López: pianoa Cristina Pascual: baxua Iker Hernández: bateria