Agenda Euskal Herria
Itzuli agendara
Usondoko Kontzertuak 2026: Bea Asurmendi
MusikaesKulturklik

Usondoko Kontzertuak 2026: Bea Asurmendi

📅 2026(e)ko uztailaren 18(a), larunbata

🎭 Seminarixoa

📍 Bergara

🗺️ Ireki Google Maps-en

💶 Gratis

2026ko Usondoko Kontzertuak zikloaren barne. Bea Asurmendi (ahotsa) Giovanni Cresseri (baxua) Mikel Urretagoiena (bateria) Milena Granci (pianoa) Bea Asurmendik, Euskal Herrian jaio eta Londresen bizi den kantari eta konpositoreak, Asteartea (2025) diskoa aurkeztuko du. Musika Modernoaren Interpretazioan graduatu da, eta Jazz Kantuko Masterra lortu du Guildhall School of Music & Drama ospetsuan. Aurkeztuko duen diskoak Jazz garaikidea eta sustraiko musika lotzen ditu, eta hainbat gai jorratzen dituen bidaia eleanitz batera gonbidatzen gaitu. Gai horien artean, dolua, barkamena, buru-estimua, emakumeen ahalduntzea eta osasun mentalaren inguruko kontzientziazioa aipa daitezke. Asurmendi jazzean, folkean eta egile-kantuan sustraitutako generoak fusionatzen dituzten artistak ditu inspirazio-iturri. Haren eraginen artean, Silvia Pérez Cruz, Norma Winstone, Josefine Cronholm, Cyrille Aimée eta Asurmendiren mentorea izan zen Brigitte Beraha ditugu. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko letrekin, Asurmendik erraietako unibertso intimo bat sortu du, eta, unibertso horretan, jazzaren inprobisazioak eta harmoniak elkarrizketan dihardute lirika zintzo eta benetakotasun paregabe batekin.

Ikusi jatorrizko iturrian