
Art&Music 2026: ABRAHAM de ROMÁN Quartet
📅 2026(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena
🎭 Museo Guggenheim Bilbao
📍 Bilbo, Bizkaia
💶 13 / 23 €
Gugggenheim Bilbao Museoaren 2026ko Art&Music jaialdiaren barne. Abraham de Román: saxo tenorra Marco Martinez: gitarra Arturo Valero: kontrabaxua Hilario Rodeiro: bateria Abraham de Román saxofoi-jotzailea, konpositorea eta jazzean espezializatutako irakaslea da. Sevillan jaioa, EAEn bizi da 2005az geroztik, eta goi mailako jazz titulua atera du Musikenen. Bere ibilbidean zehar, Donostiako Jazzaldian, Gasteizko Jazzaldian edo San Javierko Nazioarteko Jazzaldian aritu izan da, eta kontzertu ugari eman ditu Espainian, Frantzian eta Holandan. BBK Jazz Bultzada saria irabazi zuen, eta jatorrizko konposizioak jotzen dituzten hainbat talderen buru da; horietan, jazz tradizioa, inprobisazioa eta musika egiteko modu propioa uztartzen ditu. 2017an, Soñar argitaratu zuen, lider gisa egindako lehen lan diskografikoa. Konposizio- eta moldaketa-lanak berak bakarrik egin zituen, eta diskoan Jorge Rossy bateria-jotzaile eta bibrafonista izan zuen lagun. Jarduera artistikoarekin batera, lan pedagogiko handia egiten du jazz irakasle moduan: mintegiak eta online prestakuntza ematen ditu hainbat herrialdetako musikarientzat, eta hezkuntza-edukien dibulgazioa egiten du bere YouTubeko kanalaren bidez.
Ikusi jatorrizko iturrian →