
Jazzaldia 2026: DJ Fonki Cheff
2026ko Jazzaldiaren barne. Fonki Cheff DJ bat da, turntablista eta binilo bildumagile ezaguna, jatorriz Benicarló herrikoa (Castelló). 25 urtetik gorako ibilbidea du, biniloaren kulturako erreferente gisa finkatu da, bereziki 7’’-ko singleak (45 RPM) bakarrik erabiliz egindako saio teknikoengatik. Bere saio eklektikoetan maisutasun handiz uztartzen ditu, besteak beste, funk, boogaloo, cumbia, reggae, hip-hop eta disco estiloak. Fonki Cheffek Espainian eta Europan, areto, klub eta jaialdietan, egin ohi ditu saioak. Duela gutxi, arrakastaz amaitu du Mexikon, Estatu Batuetan, Japonian… zehar egin duen bira luzea. Plataforma digitaletan YouTubeko bere kanalagatik nabarmentzen da, 144 mila harpidedun baino gehiagorekin eta milioika erreprodukziotik gorako saioekin.
Ikusi jatorrizko iturrian →